Txikiekin
Landaberrin Agurrak
Euslekoen azken eguna
Ohartzerako heldu gara 25-26 ikasturtearen azken egunera, ikasturte honetan ere denetik izan dugu; momentu oso onak eta ez horren onak ere bai, baina egunero elkarrekin ikasten eta gozatzen aritu gara.
Orain merezitako oporrak hartzeko garaia heldu zaigu, indarrak hartu eta datorren ikasturteari gogotsu heltzeko! Baina badira ikasle batzuk P. Garaikoetxea-Landaberri ikastolako ibilbidea gaur bukatu dutenak eta datorren ikasturtean ez ditugunak gurekin izango, LH6ko ikasleak. 10 ikasturtez gurekin izan ditugu, hazten, erortzen, altxatzen, ikasten... ikusi ditugu bidean eta gaur merezitako agurra eman diegu Landaberriko anfiteatroan.
Lerro hauen bitartez zorterik onena opa diegu etorkizunean eta espero dugu gure eskolaz oroitzapen ona eramango dutela.
Gozatu oporrak eta datorren ikasturterarte!
Atzo Landaberrira bisita egin zuten LH2ko ikasleak. Datorren ikasturtean bertan izango direnez, LH6ko ikasleek bisita gidatua prestatu zieten LH2ko ikasleei. Bisitan zehar, instalazioak ezagutu zituzten eta datozen urteetan bertan biziko dituzten esperientziak irudikatu ahal izan zituzten.
Zorionak LH6ko ikasleei, oso ongi egin baitzuten beraien lana. LH2ko ikasleak poz-pozik bueltatu ziren bisitatik!
HH4koak elikadura gaiari bukaera emateko, brotxetak egiten ibili gara eta noski, jan ere egin ditugu.
Oso oso goxoak zeuden, ez da bat bera ere gelditu!
Aurten ere gure ikasleek ez diote hutsik egin urteroko zitari: Mendi martxa eguna.
Hiruhileko honetan zehar heziketa fisikoko saioetan eskola ingurua ezagutuz eta mendia ibiltzeko abileziak gartazen aritu dira eta ikasitako guztia praktikan jarri dute egun honetan. Taldeka, eskolatik abiatu eta zirkuitu bat burutu behar izan dute Andatza mendiaren magalean, 2. ziklokoek zirkuitu motza osatu dute eta 3. ziklokoek luzea.
Guztiek ederki pasa dute naturaz eta lagunez gozatuz!
Gaur LH4ko ikasleek Luken Urruzmendi Goazen! telesaileko aktorearen bisita izan dute Guraso elkarteak udalarekin sinatzen duen euskara hitzarmenaren barruan.
Solasaldi ederra izan dute Lukenekin, ikasleek egindako galdera guztiak jator erantzun ditu eta ondoren tartetxoa hartu du ikasle guztiei bere sinadura egiteko.
Eskerrik asko Luken! Segi beti bezain jator!
Bi ikasturtetan zehar LH6ko ikasleak bapatekotasuna lantzen aritu dira bertsolaritza saioetan Unai Muñoa bertsolariaren eskutik. "Txarra naiz, eta zer?" lelopean jendaurrean aritzeko lotsa galtzen jardun dira euskara ardatz hartuta hizkuntzarekin jolas eginez.
Bi ikasturte hauetan ikasitakoa praktikan jarri dute LH5eko ikasleen aurrean egindako emanaldian.
Bertso bikainak utzi zizkiguten!
Egun beroak izan ditugu eta 2 urtekoek beroari aurre egiteko ur festa bat antolatu dugu gure patioan. Bustitzeko arropa jarri eta urarekin jolastu dugu oso gustura. Izotzarekin, ontziekin, pintzelekin edota ur mangerarekin ibili gara alde batetik bestera. Ikusi zein ondo igaro dugun!!
Bestalde, Eskolako liburutegian“Nola dastatu ilargia” ipuina landu dugu. Ipuina beste modu batera kontatzeko liburutegiko paretean animaliak eta ilargia itsatsi genituen. Baita animali bakoitzaren soinua entzun ere. Ze ondo pasa genuen! Adi-adi egon ginen ipuina entzuten!!
Landaberriko euren ibilbideari amaiera emateko LH6ko ikasleak 3 egun ahaztezin igaro dituzte Zuhatzan.
Bertan uretako kirolak praktikatzeko aukera izan dute eta asko disfrutatu dute lagun artean.
Ziur ez dutela berehalakoan ahaztuko bertan bizitakoa!
Ikasturte honetan LH5eko ikasleak bapatekotasuna lantzen aritu dira bertsolaritza saioetan Unai Muñoa bertsolariaren eskutik. "Txarra naiz, eta zer?" lelopean jendaurrean aritzeko lotsa galtzen jardun dira euskara ardatz hartuta hizkuntzarekin jolas egin dute.
Ikasturtean zehar ikasitako praktikan jarri dute LH4ko ikasleen aurrean emanaldi bat eskainiz.
Ale ederrak utzi zizkiguten!
Orain dela egun pare bat Jon Martin Landaberriko ikasle ohia eta gaur egun Realeko lehen taldeko jokalaria dena Landaberrin egon zen aurreko albiste bbatean ikus dezakezuen bezala.
Atzo beheko eraikinera etorri zitzaigun bisitan. Ikasleak galdera batzuk egin zizkioten, "pase motzean" jolas-ariketa egin zioten eta sinatzen aritu zen.
Mutil majo eta jatorra! Segi horrela Jon!
Badator udara eta uda giroa. Egarriari aurre egiteko, zer hobe zuku goxo bat hartzea baino. Hortan jarri gara, denon artean zukua prestatzen. Eta gero edaten, noski!! Ikusi zein ondo pasa dugun.
Gaur, maiatzak 25 astelehena, Jon Martin Errealeko futbolariaren eta eskolako ikasle ohiaren bisita jaso dugu guraro elkarteak udalarekin duen euskara hitzarmenaren barruan.
Solasaldi ederra izan du LH5 eta LH6ko ikasleekin, bere iraganaz eta etorkizunaz jardun da ikasleen galderei erantzunez.
Eskerrik Asko Jon!
Egun hauetan maila ezberdinak txangoak egiten dabiltza. Eguraldia eguzkitsuak lagun, primeran pasatzen dute, eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera paregabeaz gozatzen dute.
HH2 Monkey Park-en
HH3 Asteasun
LH2 Lasarte-Oria ezagutzen
HH5 Larraitzen
EUSLE taldea Tabakalera eta Donostian
LH4 Getaria eta Zarautzen
Astelehen eta asteartean, maiatzak 11 eta 12, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren eskutik Hegalak Zabalik Fundazioko kideak izan ditugu eskolan LH6ko ikasleekin "Ikusnahi" sentsibilizazio saioak eskaintzen.
Saio hauen helburua desgaitasunen bat duten pertsonekiko ikuspegia aldatzea da, bestearen lekuan jarriz, haren errealitatea ezagutuz, gizarte bidezkoagoa sortu ahal izateko.
Talde bakoitzak ordubeteko saio bat jaso du eta ikasleak gustura aritu dira. Eskerrik asko!
Kulturartekotasun eguna ospatu genuen Lasarteko ikastetxe guztiek Okendo plazan. DBH1eko ikasleen gidaritzapean, LH1 eta LH2ko ikasleak kartulina bat apaindu eta 3 dantza egin zituzten Porrotxekin batera.
Eskerrik asko hau guztia posible egin duten ikasle eta irakasleei!
HH4ko ikasleak Tinkok eskeintzen duen filma ikustera joan dira Lasarteko Kultur Etxera.
Zergatik ikusi film hau?
Umorearen laguntzaz, haurrentzat, oso erakargarria den animazio sinple eta polit baten bitartez, adiskidetasuna eta sormena bezalako balioak modu dibertigarri eta hezitzailean irakasten ditu, egoera komikoen laguntzaz. Film lasai eta entretenigarria da, txikienen irudimena pizteko aproposa.
Filmaren informazio osoa hemen.
LH3ko ikasleak Zestuara joan dira bertako ondare historikoa ezagutzera. Informazioa ondorengo irudian:
LH5 eta LH6ko ikasleak Tinkok eskeintzen duen filma ikustera joan dira Lasarteko Kultur Etxera. Pelikularen informazio gehiago hemen.
Joan den ostiralean, apirilak 24, Euskal Krosa ospatu genuen Garaikoetxean eta Landaberrin.
Giro ederrean, izerdi ederrak atera genituen eskolari bueltak ematen, musika alaiak lagun, eta ondoren ondo merezitako hamaiketakoa jan genuen Guraso Elkartearen eskutik.
Gora Landaberriko Euskal Krosa!
Liburuaren eguna dela eta atzo eta gaur irakasle ezberdinak geletan sartu dira ipuinak kontatzera.
Ikasleak adi adi egon dira eta asko eskertu eta gozatu dute!!!
Apirilaren 14, 15 eta 16ean HH3, 4 eta 5eko ikasleek irakurzaletasuna sustatzeko ipuin kontalari ezberdinen bixita izan dute. Ikastetxeko liburutegian kontaketak gustura entzun eta ikusi dituzte Liburu astearen barruan.
Liburu Txiki Klubeko lehen saioak izan dira hauek, azkena apirilak 21 izango da Garaikoetxeako liburutegian familiei bideratua. Horrela, 17:00tan ospatuko dugun familientzako jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Animatu!
Atzo Korrika Txikia eta Korrika ofiziala izan genituen Lasarte-Orian. Bi urtero ospatzen dugun ekintza da eta Landaberri ikastolako komunitateak, ikasle, irakasle eta familiek, Lasarteko beste ikastetxeekin batera Korrika Txikian eta Korrika Ofizialean hartu genuen parte.
Giro ikaragarria bizi izan genuen, pozik aritu ginen korrika eta euskararen aldeko leloak oihukatu genituen Lasarte-Oriako kaleetan.
GORA KORRIKA! GORA EUSKARA!
Ostegunean, martxoak 5, LH5eko ikasleak Txuri Urdin izotz jauregian izan ziren heziketa fisikoko irristaketa unitateari amaiera jartzen. Primeran pasa zuten!!
Ostegun eta ostiralean LH4ko ikasleak Pio Barojan izan dira eskalada eta esgrima lantzen, ederki pasa dute!!
LH1 eta LH2ko ikasleak Udal Liburutegia bisitatu dute azken egun hauetan. Bertan, ikastolan lantzen ari diren gaiarekin lotutako liburuak ikusi dituzte eta liburutegian erabili ezin diren liburuetako orriekin eskulan bat egin dute: izarrak.
Ikusi argazkian zein artelan egin duten momentu batean...
BADATOZ INAUTERIAK HH2
Inauteriekin batera kolore festa iritsi da 2 urtekoen geletara. Margoak eta koloretako gometsa borobilak erabili ditugu gure geletako ateak apaintzeko. Borobila forma lantzen ari gara gure egunerokoan eta gometsa hauetaz baliatu gara gure arte lanak egiteko.
Eguraldiak lagundu ez arren Garaikoetxea eta Landaberri eraikinetan euskal inauteriak ospatu ditugu.
Garaikoetxean urtero natura eta mitologiaren inguruko ipuina oinarri, emanaldia egin dugu gimnasioan. Ikasleek abesti eta dantzak ederki ikasi dituzte eta ikuskizun aparta eskeini dute.
Landaberri goizean jolasean aritu gara herri kirolak oinarri hartuta (txingak, giza proba, lokotxak...) eta bazkaltzera joan aurretik gure beldurrak sutara bota ditugu bertan erre eta uxatuak izan daitezen. Arratsaldean berriz gimansioan bildu gara ikasle guztiak eta maila bakoitzak besteari dantza bat eskaintzeaz gain elkarrekin ere dantzan aritu gara.
Santa Ageda bezpera dela eta, Lasarte-Oriako kaleetan ibili gara goizean aspaldiko ohitura zaharrei eutsiz, abestuz eta makilekin lurra joaz, Amalurra esnatzen hasi dadin eta udaberria ekarri. "Puska" polita ere bildu dugu lasartetarrengandik. Eskerrik asko!
Goizean Landaberriko ikasle guztiak anfiteatroan bildu gara santa eskeko kanta abesteko. Lurra esna dadin gogotsu aritu dira ikasle guztiak! Arratsaldean berriz, LH6ko ikasleak ere Lasarten ibili dira eta gero gure txikien aurrean Santa Agedako koplak abestu dituzte.
Gaur Itsaminez txontxongilo ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute HH5eko ikasleak.
Sinopsia:
"Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina ezagutu eta maite egiten du. Itsasoa arriskuan dago. Badakizue zergatik? Ilargiak daki. Argik, neskatila ausarta zenez, osaba Joxek emandako karakolaren bidez, itsasondoraino bidaia luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko".
Primeran pasa dute!
Eguraldi iragarpenak ikusita, hasiera batean eskola guztiak Garaikoetxea eraikinean osaptu behar genuen festa bertan behera utzi eta eraikin bakoitzak bere aldetik ospatu du San Sebastian bezpera.
Aldaketak aldaketa, gure ikasleek danborrak gogor astindu dituzte Lasarte-Oria osotik gure danborren hotsak entzuteko moduan!
Ikasleak gogotsu aritu dira eta emanaldi oso politak atera dira.
Gora San Sebastian!
Urtero bezala Atsobakar Zahar-Etxean izan gara 2. mailako ikasle talde bat gabon kantak abesten. Bertako aitton-amonei datozen gabon egun hauek alaitzeko asmoz izan gara bertan.
Urte berri osasuntsu eta zoriontsua izan dezazuela opa dizuegu! Animooooo
Aurtengoan ere Xixuko bisitan etorri zitzaigun Garaikoetxeara gure ikasle txikiekin egotera. Ikasleak egindako marrazkiak jaso zituen eta beraiekin Gabonen inguruko solasaldi polit bat izan zuen.
Eskerrik asko zure bisitagatik Xixuko, laister herriko plazan ikusiko dugu elkar! Ondo izan!
STEAM proiektuaren barruan baratza lantzen ari dira LH2ko ikasleak. Joan den astean ereinketa egin zuten, garaian garaikoa kontuan hartuz, eta horrela baba eta ilarra haziak erein zituzten. Batzuk dagoeneko ernatu dira.
Gaur abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Garaikoetxea-Landaberrin. Giro paregabean aritu gara.
Garaikoetxean betiko egitarauari jarraiki hainbat ekintza egin ditugu: pasiloetan dantzan aritu gara, etxera eramateko gelako argazkia atera dugu euskararen eguna leloarekin, ekitaldi nagusia izan dugu 11:30ean kantu eta dantzakin, arratsaldean 3 gunetan banatuta herri kirolak, musika jolasak eta mahai jolasen eta arte txokoak izan ditugu.
Egun zoragarria pasa dugu guztiok!
GORA EUSKARA!
Landaberrin berriz, goiza bi zatitan banatu dugu, lehenik mihiluze lehiaketa burutu dugu eta goiza amaitzeko maila bakoitzak dantza bat eskaini die gainontzekoei anfiteatroan.
Arratsaldean eskolako harremanak sendotze aldera, 3. eta 5. mailakoak alde batetik eta 4. eta 6. mailakoak bestetik elkarrekin jolasean aritu dira lau txoko ezberdinetan.
Ederki pasa dugu denok batera!
Amets Arzallus Antiak kontatutako pasarte txiki interesgarria (Lazkao Txikik bere garaian esandakoa).
Eskola denona eta denontzat izan dadin, gaur, abenduak 2, zuzendaritzako kideak eta bizikidetza taldeko ordezkariak lehen hezkuntzako gela bakoitzeko ordezkariarekin bildu gara.
Batzar hauen helburua eskolan ditugun arazo ezberdinak identifikatzea eta hauei konponbidea nola jarri pentsatzea izango da. Gutxienez hilean behin burutuko ditugu batzar hauek eta ikasleei euren iritzia emateko espazioa izango dira.
Ordezkariak gela bakoitzak aukeratu ditu eta beraien lana izango da batzarreko ideiak eta erabakiak gelara eramatea eta era berean gelakoak batzarrera ekartzea.
Gaur, azaroak 25, P.Garaikoetxea-Landaberrin Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatuko dugu.
Horretarako, egun honen esanahi eta garrantziaz hausnartu dugu eta jarduera ezberdinak burutu ditugu gaiaren inguruko kontzientzia eta ezagutza zabaldu asmoz. Tartean irudietan ikusi ditzakezuen lanak osatu eta eraikinak apaindu ditugu.
LH5eko ikasleak "Garbitzailearena" ikuskizuna ikustera joan dira Manuel Lekuona kultur etxera.
Ikuskizun hau Imanol Lizardi Bertso Astearen barruan kokatzen da eta bertsoa eta antzerkia uztartzen ditu. Ikusleak emanaldiaren parte egiten ditu gai jartzaile garbitzaileak eta bertsoaren mundura hurbiltzeko modu dibertigarri eta freskoa da.
Ikasleak primeran pasa dute eta par ederrak bota dituzte!
LH3ko ikasleak hiruhileko honetan Lasarte-Oria gaia landu dute, auzoz-auzo, gure herriaren bitxikeriak eta historia hobeto ezagutzeko asmoz.
Gelan hasitako lanari amaiera emateko gaur txangoa egin dute herrian zehar, herriko txoko interesgarrienetan geldialdiak eginez.
Primeran pasa dute!
LH2ko ikasleak Garraiobideen inguruan aritu dira lanean funtsezko konpetentziak lantzen zituzten bitartean. Horrela, egin duten azken atazarako egindako maketa duzue ikusgai ondorengo bideoan.
Zorionak egindako lanarengatik LH2ko ikasleak! Mundiala!
Azken urteetan ezarritako "11etako osasuntsua" dinamika berriro ere martxan jarriko dugu Garaikoetxea eraikinean.
Ikasle dexente hurbiltzen zaizkigu fruta txokora eta balorazio oso positiboa jasotzen duen dinamika izanik, aurten ere gure txikiei fruta jateko aukera eskeiniko diegu.
Oso interesgarria iruditzen zaigun tailerra antolatu du Lasarte-Oriako Liburutegiak urriaren 29rako, 18:30ean, liburutegian bertan.
Mireia Delgado Exposito-k dinamizatuko du "Irakurketa etxean: nor, nori, nork" izenburua duen tailerra. Landaberritik parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, izen-ematea liburutegian egin behar da.
ANIMATU!!!
LH2ko ikasleak Azpeitian izan ziren aurreko ostiralean, Tren museoa bisitatu zuten eta asko ikasi zuten.
Familian egiteko plan oso polita da. Hemen informazio gehiago tren museoaren ingurukoa
Primeran pasa zuten!
HH5eko ikasleak Lasarteko Kultur Etxean izan ziren aurreko astean pelikula ikusten. Oso gustora egon ziren!
Sinopsia
Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, “Ipuin-herriko berriak” egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrian gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zikoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek koadrila dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.
Zergatik ikusi film hau?
Animazio koloretsu eta pertsonaia maitagarrien bidez irudimena eta sormena lantzeko filma aproposa. Elkarbizitza hobetzeko eta gatazkak modu positiboan konpontzeko tresnak eskaintzen ditu.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
elkarbizitza, aniztasuna, adiskidetasuna, elkartasuna, berdintasuna
Oraingo honetan gure irakasleek larrialdi kasuetan nola jokatu okasteko 2 orduko formazioa jaso dute, kasu ezbedinen aurrean prest egoteko.
Aste honetan gure irakasleek lehen sorospenen inguruko 4 orduko formazioa jaso dute, istripu edo ezbehar ezberdinen aurrean nola jokatu ikasteko.